2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

Pagausoa Donostian egonkortzen

pagausoLoiola.JPG 
 Pagausoa (Columba palumbus) Loiolan

Gau egun, Gipuzkoako basoetan erraz topatu dezakegun espezie bihurtu da. Donostiako arboladietan ere gero eta ugariagoa da. Miramonen, Errondon, Loiolan eta Ulian, adibidez, zalapartari dabiltza egun hauetan, urrumaka, eta baita habia eraikitzeko materiala biltzeko lanetan. Espeziea lehen baino ugariagoa izateaz gain, fidakorragoa ere bada, gizakion presentziarekiko toleranteagoa delarik.

pagausoUli.JPG 
Pagausoa (Columba palumbus) Ulian

2016(e)ko martxoaren 20(a), igandea

Ahate mokozabala Cristina Enean

Cristina Enea -Gladys Enea izenarekin ere ezaguna- parkeko putzuan basahatea (Anas platyrhynchos) da topatu dezakegun anatido espezie basati bakarra. Putzuaren ezaugarriak ez dira bestelako anatidoen gustukoak, eta erabat ezohikoa da basahatea ez den espezie bat bertara gerturatzea.

aahtemokozabal2 

Ahate mokozabala (Anas clypeata) Cristina Enean


Asteburu honetan ezohikotzat jo dezakagun bisitari bat heldu zaigu parkera, ahate mokozabal (Anas clypeata) bat. Eme bat da, bere lumaje soilak adierazten duen bezala. Larunbatean mesfidati mugitzen zen putzutik. Igandean lasaiago zebilen. Lo-kuluxkan eta elikatzen ikusi dugu.

aahtemokozabal3.JPG 

Ahate mokozabala (Anas clypeata) Cristina Enean

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Ezohiko kaioak Lasarten

Ezohiko kaio espezieekin disfrutatu ahal izan dugu azkeneko asteetan Lasarten. Bata, Ameriketatik etorritako espeziea da, Delawareko kaioa (Larus delawarensis) izenekoa; eta bestea, kaio espezierik txikiena, antxeta txikia (Larus minutus) izen adierazgarriarekin ezagutua.
Europara neguro iristen zaizkigu Delawareko kaio gutxi batzuk. Euskal Herrian hiruzpalau ale zenbatu ohi dira, gehienak lehen negukoak direlarik. Lasarten ikusitakoa heldua da. Asier Aldalurrek aurkitu zuen duela hiru aste. Geroztik beste pare bat aldiz ikusi dugu.
delawareLasaronDelawareko kaioa (Larus delawarensis) Lasarten
Antxeta txikia ere bada oso kaio urria gure inguruan. Neguan baino ez dira ikusten eta oso gutxitan. Lasarteraino antxeta mokogorriei jarraituz iritsiko zen bikotea, bi ale baitziren, lehen negukoak biak. Bertan, antxeta mokogorriekin batera ari ziren elikatzen.
kaiotxik3
 kaiotxik1.JPG
Antxeta txikia (Larus minutus)